hizkuntza / idioma / language / langue: eu es en fr

MUNA ensemble

MUNA Ensemble Iruñeako Baluarte aretoan

MUNA ensemble

Errepertorioa

  • Trikuharri (Urtzi Iraizoz)
    1. I. Errekarteko lamiak    
    2. II. Galtxagorriak    
    3. III. Harkaitzen ele zaharrak
  • Promenades (Bohuslav Martinu)
    • 4 movimientos
  • Sirynx (Martin Zalba)
  • Gorritik Beltzera (Koldo Pastor)
  • Trio Per flauto, violino e Pianoforte
    (Nino Rota)
    • 3 movimientos

Proiektu honek musika klasikoa eta irudiak mugimenduan bateratzea du helburu. Obra bakoitzaren testuinguru, forma eta ezaugarrien arabera, bakoitzarentzako irudi jakin batuzk sortu dira espreski, musika eta irudia ikus-entzunezko osotasun batean bateratuz.

muna at nokodek festival
Nokodek festibalean jotzen

Interpretatzen den errepertorioaren barnean, garai berekoak izan arren, lengoaia ezberdinak erabiltzen dituzten konpositoreen lanak aurkitu ditzazkegu, estilo tradizionalagotik garaikide eta berritzaileagoetara doazenak

Obra bakoitzaren inguruko ikerketak egin ostean, posible zenean konpositoreekin hitz eginez edo liburuetan nahiz interneten informazioa bilatuz, irudiak sortu ziren. Horrela irudiak ez dira obraren kontzeptu musikala plasmatzeko soilik jarri, baizik eta esanahia gehitu eta perspektiba aberasteko sortu direla. Modu berean, musikariekin batera bideo trenen bidez zuzenean interpretatzeko irudikatuak dira.

bio

muna maian
Joaquín Maya musika eskolan

Maider Irazabal (flauta), Leire Fernandez (biolina) eta Izaskun Yaben (pianoa) 2008an elkartzen dira formazio honetarako dagoen XX. Mendeko ganbara musika ezagutzera emateko asmoz. Pablo Sarasate Goi Mailako Konserbatorioan ezagutu ziren. Behin ikastekak amaitu eta gero Europako zenbait hiritan (Bartzelona, Bourdeos, London) formazio osatu zuen bakoitzak, orkestra eta talde ezberdinetan parte hartuz: Southbank Sinfonia, Bourdeoseko Ensemble Orchestral, Almeria Hiriko Orkestra, Et Incarnatus Orkestra, Burdeos-Aquitaniako Orkestra Nazionala, Ensemble Proxima Centauri, Il Maestri Orchestra, Arkus String Quartet … Behin bere hirira bueltatuta, hirukote hau sortzea erabakitzen dute haien ezagutza musikalak bateratuz.

2010ean Martin Etxauri (bideo jartzailea) taldeari batzen da eta proiektua Muna Ensemble izena hartzen du. EHU-n eta Helsinkiko UIAH-n Arte Ederretan lizentziatua, ilustradorea eta diseñatzaile grafikoa ere bada. 2002. urtearen inguruan ikusentzunezko munduan zuzenezko lanak egiten hasi zen Dropezframes kolektiboan kidea bezala. Kolektibo hau inoiz Iruñean izandako Video Jockey kulturaren lehenbiziko adierazpena izan zelarik. Bideo jartzaile eta ikusentzunezko artista bezala egindako lanen artean zera haurkitu dezakegu: Erakusketa kolektiboetan egindako bideo-instalazio edota beste artista plastikoen erakusketen gainean egindako ikusentzunezko ekintza/erremixetatik gaikako sesioetaraino. Estilo ezberdin askoko musikekin lan egin osetean (rock, hardcore edo rap taldeak eta techno, minimal, drum’n bass, reagge eta abarreko DJkin) MUNA Ensembleko partaide bilakatzen da zuzenezko bideo manipulazioa musika klasikoaren zerbitzura jartzeko.

prentsa materiala

argazkiak

muna_eskuak muna taldea muna taldea 2 klikatu argazkiak handiagotzeko
Jeitsi argazkiak erresoluzio altuan .zip formatuan (2.2Mb).

dosierra

Proiektuaren testua, biografia eta obra bakoitzeko irudia eta iruzkina duen dosierra
Jeitsi pdf formatuan

Kontaktua

email: muna@elurmaluta.net