Nor naiz

Erlazionatutako loturak

Martin Etxauri Sainz de Murieta aka Txo!?


Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, azkeneko urtea Helsinkiko UIAH eman zuelarik. Bideo sortzaileaz gain diseñatzaile grafiko eta ilustratzailea da, The Balde aldizkariaren sortzaileetako bat eta bertako diseinu burua da. Napartheid kultur agitazio kolektiboko kidea, non 1992 hasi zen marrazten, diseinatzen eta ikusentzunezko hainbat proiektuetan. Besteak beste Belarra larburmetraian (Koldo Almandozek zuzendutakoa), zeinarengatik Festival de Cinema de Girona-n argazkigintza hoberenari saria jaso zuen.

Zuzenezko ikusentzunezkoan 2001 urtean hasi zen, Qtsik Videojartzaileak berriki sortutako Dropezframes kolektiboan sartu zenean. Dropezframez haren jaioterrian, Iruñean, VJ kulturaren lehenbiziko adierazle izan zen eta urteetan kolektiboko partaideak (Qtsik, berta eta txo!?) iruñeko VJ bakarrak izan ziren.

Dropezframes-en partaide aktibo moduan emanaldi eta sesio hugari eman izan ditu: erakusketa kolektiboetarako bideo-instalazioak, beste artisten plastikoen lanen gaineko ekintza-erremixak edota ikusentzunezko emanaldi tematikoak (zinema, arrazakeria, oroimena) eta hainbat jaialdi ezberdinetan parte hartu, hala nola Festivalarte, Ikus 06, Cortarte, Memora, Sonorama…

Musika mota askorekin lan egin izan du. Berdin rock, hardcore edo hip hop taldeekin zein techno, minímal, drum and bass, reagge jartzen zuten DJekin. Mundu zabaleko hiri askoetan eman ditu emanaldiak: Tokio, Berlin, Mexiko DF, Venezia, Madril, Gasteiz, Bilbo eta beste asko. Hainbat hitzaldi eta tailer eman ditu ere VJ kulturaren inguruan.

Egun bideo jartzaile arrunt baten lanetik aldendu eta ikusentzunezko proiektu osatu eta esperimentalagoetan murgiltzen dabil. Hala nola musiko klasikoekin batera berriki sortutako Muna Ensemble, non bibolin, flauta eta pianoarekin biltzen den, musika klasiko eta garaikideari irudiak gehituaz. Edo momentu honetan prestatzen dabilen, Iruñean izanen den FAN festibalerako, Totoro animazio pelikularen gainean egindako erremix emanaldia.