Live AV

ARBASOAK [Ancestree]

+ Pablo Zaratiegi

ARBASOAK [ancestree] / 2021 / 37 min (aldakorra)

Fulldome 2K - Zuzenezko Ikus-Entzunezkoa edo Filma
Jatorrizko Soinua 13.1

Martin Etxauri a.k.a. Txo!? medio berrietako artistak zuzendua eta Maddi Barber zinemagilearekin batera idatzia, pieza honek zuhaitzen mundura garamatza. Bai, planeta hau gurekin partekatzen duten eta bizitzaren biziraupenerako ezinbestekoak diren beste izaki horiengana. Beraien bizitza eta prozesuen barna bidaiatuko dugu, hala nola fotosintesia, sustraietako mikorrizak edo enborraren barruko fluxua, baina, baita amets, amesgaizto eta grinen barna ere. Zerekin egiten dute amets zuhaitzek?

Irudiak ere Martin Etxauriren esku daude. Irudiok eremu birtualean zuhaitzak irudikatzeari buruzko tratatu txiki bat osatzen dute, fotogrametriako eta LiDAR teknikaz benetako zuhaitzak eskaneatuta, edo errealitate birtualeko tresnekin zizelkaturik. Fulldome-rako film honek irudikapen hori aztertzen du eta, era berean, irudi iradokitzaileak sortzen ditu.

Soinu-banda Pablo Zaratiegi musikari eta luthier digitalak sortu du. Patroi generatiboen, DIY hardware-sintetizadoreen eta landa-grabazio eraldatuen bidez, ekoizleak 13.1 sistema ahalik eta gehien aprobetxatzen du kontu handiz espazializatutako giro murgilgarria eraikitzeko. Gaur egungo erritmo, drone eta ehundurez betetako giroa.

 

 

 

 ARBASOAK aurrerakina

*Soinu binaurala, hobe entzungailuekin.

 

*Babeslea: Innova Cultural 2019 programa, Fundación Caja Navarra y Fundación “la Caixa”-k sustatua.