Grafika generatiboa

Kuboen Basoa Leiho Inklinatuan

Bilboko Azkuna Zentroko Eguzki Pantailan egindako instalazioa, SmartPlaces programaren barruan. Processing-en programatutako bideo generatiboa begiztan.

Izadiaren pixelizazioaren eta pixelizazioaren izaerari buruzko hausnarketa. Zer ezberdintasun dago pasatzen ari diren zuhaitz batzuen eta mugitzen ari diren kubo batzuen artean, behin LED array batean isurtzen direla? Zein da kontsumitzen, erregistratzen, gordetzen eta argitaratzen ditugun irudien izaera? Nola erlazionatzen gara digitalki jasotzen dugunarekin?

Baso eta zelaien irudi bat hartzean, datu digital diskretu bihurtzen ditugun bezala, gizarteak pairatzen duen muturreko kuantifikazioa ekosistema eta habitat ez-gizatiarrei aplikatzen diegu, eta zenbaki eta baliabide bihurtzen ditugu. Ez gara neurtezina eta esanezina baloratzeko gai, eta errealitatea gure ingurunearekin dugun harremanean bitartekaria den zenbakizko matrize baten bidez esperimentatzen dugu.

Kuboen Basoa Leiho Inklinatuan proiektua Pixel-Zelaiaren Gaineko Izpi Bertikal proiektuaren bilakaera da. Proiektu hori urte bereko martxoan Etopiako Academia de Fachada Media programan aurkeztu zen. Etopian aurkeztutako proiektuan, pantailako pixelak beraiek ziren izaera materiala nabarmentzen zutenak, bereizmen txikiko pantaila zelako eta pixelak nabarmenki bereiztuak zeudelako. Kasu honetan, materialtasun hori pantailan bertan hiru dimentsioko sentsazioa sortzen lortzen da, “z” ardatzean duen inklinazioarekin bat eginez.

Modu horretan, gainera, pantaila leiho bihurtzen da. Barruan hiru dimentsioko espazio bat sortu eta hondoan baso eta zeruen irudi bat erakuzten denez, kanpora irekitzen den bao bihurtzen da, non baso horiek egoten ohi diren eta pantailan bizi ohi den eguzkia ere.

Kontzeptua: Digitala, errealitatea, hautematea, natura, paisaia, erregistroa, datuak.

Teknika: Programazioa, Processing, 3D, grabazioa.