Bideo-mappinga

Live Dressing

+ Beruta

 

Beruta eta Txo!?ren arteko kolaborazio proiektu hau, Dani Resanok Runa Green festibalerako zerbaik elkarrekin prestatzeko gonbitea luzatzen digunean jaiotzen da. Proposamena maniki baten gainean eta denbora errealean jantzi eta estilismo ezberdin hainbat sortzean datza.

"Nik oihal txuriak erabiliz hainbat silueta sortzen noa, bolumenekin jolastuz, eta Txo!?k mapeatzen ditu, bideoa eta irudia formari doituz. Horrela nahi ditugun testurekin janzten goaz. Pena jantzi horietako bat ere ez ezin dudala jarria eraman..."

Beruta.

Alde batetik dinamikoa den mapeo zati bat dago, non Kinect kamara jantziaren siluetarekin maskara bat sortzeko erabiltzen den. Bestetik eskuz egindako mapeoa dago, non silueta barruan testura ezberdinak doitzen diren.