Zuzenezko Ikusentzunezkoa

NUKE

+ Bug273

Soinuaren sustraietatik paisai digitalak jaiotzen dira, musikaren kolpeen erritmo sutsuari jarraiki eraldatzen diren espazio aztergaitz atenporalak. Haien bertizeak azpimarratzatzeko bat egiten duten uhinek bermarraztutako amildegietan suntsitzen diren sintetizadoreek markatutako ibilbideak. Hortzmugan eguzki aztoratu batek etengabeko eraldaketan dagoen munduaren erritmoak markatzen ditu...

NUKE, Bug273 musikariak eta Txo!?  bideojartzaileak osatutako ikusentzunezko proiektua da, Iruñean egoitza duelarik.

Musikari eta bideo artista baten arteko lankidetzatik sortzen da ikus-entzunezko proiektu hau. Pantaila poligonal batean bat egiten duten soinu garaikide eta bideo proiekzio azken teknikak erabiltzen duten irudi iradokitzaileak dakarzkiguna, haien izaera noirikoa errealitatea bilakatuz. Ikuslegoaren zentzumenak ez dira epel geratuko.

 

Bug273 eta Txo!? artea eta teknologia lantzen dituen Teknotrakitana kolektiboan ezagutu zuten elkar eta ikusentzunezko zuzenezkoarekin esperimentazioan hastea erabaki zuten. Izan ere osotasun baten bi erdi dira, irudia eta soinua, eta nahi amankomuna dute: bertako musika joera zabalduenekin bat egiten ez duen ikusentzunezko zuzenezko proiektua eraikitzea, drum & bass soinuak, grafikoki indartsuak diren irudiak eta mezu zuzenekin batuz. Batuketa horretatik jaio zen Nuke.