Instalazio interaktiboak

Templua erori arte dantzatu!

Uharteko Arte Garaikide Zentruan izandako “La Habitación 1: T.A.Z. (Zona Temporalmente Autónoma)” erakusketan, 2017ko otsailean aurkeztutako instalazio interaktiboa.

Kolonbiako sabanan bizi diren Chibchen tribuen arabera, Chibchacum jainkoa amorratzen zegoenean, zoruan ostikoka hasten zen lurra mugituz eta lurrikarak sortuz. Ez dugu lurrikara bat sortzea lortuko, ez dugu tenplua erortzea lortuko... baina askotan tenplu baten moduan sakratutzat izaten den toki batean, txiki eta handi dantzan eta indar guztiekin saltoka izateak garaipena da.

 

 

Ikusleak bi piezo-elektriko itsasirik dituen zolu baten gainean ibili, dantzatu edo mugitzen da. Piezoak bi Raspberry Pi ordenagailu txikietara konektatuak daude analogikotik digitalera bihurtzailea den MCP3008 txip baten bidez. Ordenagailu bakoitzean Processingekin egindako programazio txiki batek piezoen seinalea interpretatu eta, horren arabera, paretan proiektatuak dauden marra txuriak mugitu eta handitzen ditu. Horretaz gain Processingeko programazioak bideo-mapeatzaile moduan funtzionatzen du, marrak paretako bertikalera doi ajustatzearren.