Charlas

Metabertsoarekin endredatuak

@ Irakaslegoarekin programa - Tabakalera

Irakaslegoarekin programa, irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko topaketek osatzen dute.

Zer da Metabertsoa? Existitzen da jada? Gauzatuko al da inoiz? Zeintzuk dira abantaila eta arriskuak?

Lantegi honetan jatorria fikzioan duen modako hitz honen atzean zer dagoen ikusiko dugu. Zientzia fikziozko liburu batean sortu, eta beste hainbat eleberri  eta pelikulatan moldatutako kontzeptu sasi-mitologiko honen jatorri, oraina eta etorkizunari erreparatuko diogu. 

Horretaz gain, balizko kostu ekologikoari, identitate gorabeherei eta aurreikusi daitezkeen arazo eta onurei ere begiratuko diegu. Ikus dezagun zer eskeini ahal diguten adimen artifizial, blockchain eta errealitate birtuala nahastu nahi duten honetan.