Nor naiz

Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez, ikus-entzunezko artista da, bideo jartzailea eta ikertzailea medio berrietan. Arte Ederretan ikasia eta Ikerketa Arte Garaikidean doktoretza duela, teknologiarekin lan egiten du harekiko begirada kritiko eta zeiharra erabiliz. Etengabeko formakuntza autodidaktan murgildua, aurretik ilustratzaile eta diseinatzaile web/grafikoa izandakoa da.

Digitala eta fisikoa denaren arteko harremana ikertzen du naturaren digitalizazio eta eraldatze prozesuen bidez. LiDAR eskaneatzea, fotogrametria, elektronika programagarria, 3D/CGI sorkuntza edo programazio generatiboa bezalako tresnak erabiliz bere lanetan. Hala nola, zuzenezko ikusentzunezko performanzeak, instalazio interaktiboak, bideo-mappinga, grafika generatiboa edo 3D inprimaketa jorratzen dituzten proiektu propioak gauzatzen ditu.

Era berean, diziplina anitzak uztartzen dituzten beste artistekin kolaboratzen ohi du, arlo bisuala jorratuz musika zein dantza estilo ezberdinak darabilten proiektuetan parte hartuz. Horretaz gain, arte eta teknologiaren inguruan ibiltzen den Teknotrakitana kolektiboaren zein Dropezframes Bideo Jartzaile kolektiboaren sortzaileetakoa da.