Generative Graphics

Berutarentzako kutxak

Berutarentzako kutxen diseinua “grafika generatiboa” deitutako teknikaren bidez sortua da: Diseinu grafiko lanabes jakin bat erabili beharrean, Inkscape edo Illustrator modukoak, programazioa erabiltzen da, kasu honetan Processingekin egina. Ezaugarri finko batzuk ezartzen dira, beste batzuk aleatorioak, azken finean diseinua sortzen denean bete beharreko hainbat baldintza eta arau. Egindako programa martxan jartzean, aleatoriotasuna arau eta baldintza horien barruan espresatzean diseinuak sortuko dira, bakoitza bakana eta errepikagaitza delarik.

Kasu honetan adibidez, ezker zein eskuinaldean, marra eta borobil gutxi gora beherazko kopuru jakin bat sortzeko programatu zen. Arrainaren logotipoa gutxienezko tamainean zuen lehenbiziko borobilean sartzeko sortu zen, oso txikia geratu ez zedin. Borobilek bi kopuru arteko tamaina behar zuten izan eta marrek neurri jakin batzuk ezin zituzten gainditu. Horretaz gain, noski, beste arau asko ezarri ziren diseinua bilatzen zenaren parametroetan izan zedin.