Generative Graphics

Elurmalutarentzako logotipo dinamikoa

Elurmaluta bezalako proiektu batek, non ardatzak teknologia eta medio berrien erabilera eta esperimentazioa diren, ezin zuen ohiko logotipo estatiko bat izan.

Dokumentazio, kontzeptualizazio eta izango dituen ezaugarrien analisiari dagokiola, ohiko logotipoen diseinuaren moduko lehenbiziko fase baten ostean, Processingeko skecth bat prestatu zen, eta hauexe martxan jartzen den bakoitzean bakana eta errepika ezina den imagotipoa sortzen du.

Erabileraren eredu agerikoena webgunea bera da (horretarako Processingeko skectha P5era pasatu behar izan zen), eta orria birkargatzen den bakoitzean, atal berri batera joatean adibidez, elurmaluta berezi hauetariko berri bat sortzen da momentu horretan berean, erabiltzailearen aurrean.

Logotipoa bideorako animatua edo papeleriarako estatikoan erabili behar den bakoitzean Processingeko skectha erabiltzen da imagotipo ezberdin bat sortzeko

Azpiko bideoan elurmaluta ezberdinen sorrera prozesua ikusi dezakezue, kasu honetan soinua ere badu, eta berau  irudiaren parametro berdinei jarraiki aldi berean sortzen da.