Apirileko 20-25 bitartean, Iruñean, Ikuspuntu festibalean,
kodez egindako burukoak ikus ditzakezue sesio bakoitzean.
20 pieza dira, denak kode beretik osatuak.
"Buruko hauek kode informatikoaren bidez eginda daude, kode sortzailea. Egileak egindako algoritmo batetik abiatuta, datu beretatik paraleloan sortzen diren irudia eta soinua agertzen dira. Ikus-entzunezko osagai hainbat topatu eta batzen dira 20 pieza horiek sortzeko. Piezek elementu batzuk partekatzen dituzte, baina ez dute inoiz egitura bisualik edo eredu musikalik errepikatzen, nahiz eta guztiak kode bera exekutatzetik sortuak izan."