Zuzenezko Ikusentzunezkoa

Ba Dabiltza

“Ba-Dabiltza” lau zatiz osatzen da: Liluran Dabiltza, Larri Dabiltza, Oker Dabiltza eta Aztoratuta Dabiltza. Zatiak irudi eta soinuaren dekonstrukzio digitala, “dabiltza” aditza eta irudi eta soinuaren aldibereko manipulazioa dute amankomunean.

“Dabiltza” hitzak “besteen” izatez eta bideaz hitzegiten digu. Irudi eta soinuaren bilakatze sinkronizatuak aktuaziorako joan-etorri eta bi euskarrien arteko orekaren bilaketa dinamika batera derrigortzen du. Bi euskarriek, irudiak eta soinuak, bata besteari etengabean eragiten diote, izan ere, bere ezaugarriak eraldatzen dituen keinuaren jatorrian lotuak bait daude.

Ba-Dabiltzak irudiak eta soinuak glitch eta datamoshing teknika eta efektuen bidezko manipulazioari nola erantzuten duten aztertzen du alde teknikoan. Era berean, datu digitalen etengabeko isuriaz hitzegiten digu, eta honen manipulazioaz. Modu ezberdinetan bilakatzen eta garatzen diren giro eta atmosfera ezberdinetatik mugitzen da, hamaika mundu digital azaleratuz.

Espreski egindako kaputxa eta janzkera: Beruta www.beruta.net

 

Aktuazioaren laburpena

Aztoratuta Dabiltza piezaren bertsio bat