Directo audiovisual

Ignis Fatuus

Ignis Fatuus gorputza sugarretan likidotzeko sistema bat da. Transmutazio mekanismo bat, zeinari nire izatearen zatiak eman eta arima-argitan bilakatzen dituen, ikuslegoa eta nire arteko espazioan izaten diren mamuak, izatezko errituala den obra honen hemen eta orainean sortzen diren existentzia iragankorrak.

Ignis Fatuus zuzenezko ikusentzunezko lana da. Aurretik inungo materialik prestatu gabe, zuzenean aktuatzearen hertzak eta mugak arakatzen dituen proiektua. Zuzenezko lan hutsa eta erradikala planteatzen du, non erabilitako soinu eta irudiak –manipulatuak eta sanpeatuak– momentuan berean grabatzen diren, ikuslegoak ikusi baina milesima batzuk lehenago, ondorioz, ikuslegoa prosezu guztiaren testigua delarik. Ikusentzunezko espektakulu hau Live Cinema deitutako generoaren barruan sar genezake. Aipatu generoa bideo jartzailearen lanaren eboluzioa da, bere baitan lan mota asko hartzen dituelarik, zuzenezko ikusentzunezkoa izanik beti ere.

X