Ikus-entzunezko pieza (2:30 min), RCR Programa Obert (Materia Bosque IV ) 2022an eta Arbola 2023 jaialdian proiektatua.
Subcortical zuhaitz-azalaren azpian begiratzen duen botanika terminoari egiten dio erreferentzia, baina baita garun-azalaren azpian begiratzen duen termino medikoari ere, emozioak, senak edo ametsak erregulatzen diren egiturei begiratzen dielarik. Film honek azaleraren azpian dagoen leku batera garamatza, landareen fraktalitatea azalarazten duen bidaia eskainiz.
Subcortical LiDAR tekniken bidez eskaneatutako baso batetik eta fotogrametriaz eskaneatutako zuhaitz azaletatik sortzen da. Bi teknika horiek datu-unibertso batera eramaten gaituzte, non errealitatea espazio tridimentsional digitalean irudikatzen dituzten puntuak begirada eta narratiba desberdinak eraikitzeko medium moduan erabili ditzakegu, zuhaitzetan eta zuhiatzen artean mugitzea ahalbidetzen bait digute.
Irudiekin batera, pieza ikusten ari zen bitartean egileak ad hoc sortutako soinu-banda dugu. Sintetizadore digitalen erabilera minimalista baten bidez landareen azpimundurako bidaia indartzen duen soinu-banda.